Fant Zinemaldi Fantastikorako filmak bidaltzeko epea zabalik da

Fant Zinemaldi Fantastikorako filmak bidaltzeko epea zabalik da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fant-zinemaldi-fantastikorako-filmak-bidaltzeko-epea-zabalik-da/@@download/image/20111258709FANT_Bilbo.jpg
2012/12/13
berria
Bilboko XVII. Fant Zinemaldi Fantastikoan parte hartu nahi dutenek martxoaren 31 dute euren lanak aurkezteko azken eguna.

Datorren maiatzaren 2tik 8ra izango da Bilbon XVII. Fant Zinemaldi Fantastikoa.
Sekzio ofizialean, genero fantastikoko film luze onenaren egileari ohorezko saria eta garaikurra emango dizkiote. Bestalde, azken urteotan genero honen alde lan egin duen pertsona edo erakunde bati aitortuko diote Fantrobia Saria.

Dena dela, zinegile berri eta gazteei eskaintzen dien laguntza da Fant Zinemaldi honen bereizgarrietako bat. Egile berriek "Fant Laburrean" izaten dute protagonismo berezia. Film laburren sekzio honetan, bi sari banatuko dituzte, biak ala biak 3.000 eurokoak. Bat adituz osaturiko epaimahaiak deliberatuko du. Bestea, ordea, Ikusleen Saria, "Fant Laburrean" sekzioko saioetara doazen pertsonek. Bi kasuetan, diru-saria erdibana ordainduko zaie filmaren ekoizleari eta egileari.

Parte hartu nahi duen orok ikusteko kopia bat entregatu behar du martxoaren 31 baino lehenago.
Informazio zehatza eta oinarriak: www.fantbilbao.net