Familia Rodante (Voyage en famille) ***

Argentinako zinemagilerik interesgarrienetakoa da Pablo Trapero gaztea. Mundo Grua eta El bonaerense film aparten egileak komedia sozial gazi-gozoa dakarkigu. Emiliak 84 urte bete ditu, eta senide guztiak bildu ditu inguruan urtebetetzea ospatzeko. Bat-batean, bere jaioterrian ezkontza bateko amabitxi izateko deituko dute. Hortaz, Emilia eta bere familia apaleko kideak kamioneta batera igo, eta Misiones herrixkara joko dute. Bidean, familiako kide guztiek sentimenduak biluziko dizkiete elkarri.