Faltsutze museoa

Parisen dago munduko museorik ezagunenetakoa: Louvre. Baita bitxienen artean bitxienetakoa: faltsutzeena. Rue de la Faisanderie kalean 1951n zabaldutakoan, 300dik gora objektu daude, denak faltsuak. Tartean, xanpain botilak, lurrinak, jantziak, bideo jokoak, peluxeak edota artista handien lanak; Auguste Rodin frantziarrarenak, Salvador Dali kataluniarrarenak eta Alberto Giacometti suitzarrarenak tartean. Objektu orijinalak eta kopiak elkarren ondoan daude, aldea non dagoen ohartu ahal izateko. Bisitaria, detektibe bihurtuta. Aukera ona da aurrerantzean ziria sar ez diezaguten. Eta zer arraio, baita izen handien itzalean aritutako artistak ezagutzeko ere!