Faltsutzaile baldarra

Faltsutzaile baldarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/faltsutzaile-baldarra/@@download/image/70p4_3.jpg
2012/12/13
berria
Faltsutzaile baldarra
Zipreko epaileek zortzi hilabeteko zigorra ezarri zioten Fazal Ur Rehman pakistandarrari, Afganistango pasaporte bat faltsutu zuelako. Pasaportea jatorrizkoaren ia kopia perfektua zen, baina ortografia akats asko zituen. Pasaportean “Menistry” eta “Goverment” azaltzen ziren, “Ministry” eta “Government” beharrean. Zortzi hilabeteko zigorra, ortografia ikasteko aprobetxatuko al zuen iruzurgileak?