Fahrenheit 9/11 ****

Bowling for Columbine apartaren zuzendariak Urrezko Palma bereganatu zuen Cannesko Zinemaldian Fahrenheit 9/11 dokumental ausartarekin. 2001. urteko irailaren 11ko atentatuak jazo ostean mundua bizitzen ari den egoera politikoaz mintzo zaigu Michael Moore bertan. Eta, noski, AEBetako presidente George W. Bush Jr. da bere kritika garratz ororen jomuga. Al-Kaedaren erasoari emandako erantzun neurrigabea gaitzesteaz gain, Bush eta Bin Laden familien arteko harreman ekonomikoak ere gogor salatzen ditu; presidente estatubatuarraren legimitatea bera ere ezbaian jarriz. Amorruz eta ironiaz atondutako dokumental interesgarria da oso.