Facebookek Giphy erosi du, baina gif-ak ez dira bilatzen duen saria

Facebookek Giphy erosi du, baina gif-ak ez dira bilatzen duen saria Enpresa irenstean beste gauza baliotsu bat eskuratu du, eta ez dira partekatzen ditugun iruditxoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebookek-giphy-erosi-du-baina-gif-ak-ez-dira-bilatzen-duen-saria/@@download/image/20181204_fb-journalism_2000.jpg
2020/05/19

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Enpresa irenstean beste gauza baliotsu bat eskuratu du, eta ez dira partekatzen ditugun iruditxoak.
Facebookek Giphy erosi du, baina gif-ak ez dira bilatzen duen saria

Troyako zaldiaren modura, Facebookek sekulako tranpa jarri digu Giphy erosterakoan. Enpresa honek munduko gif plataforma handiena du, baina Mark Zuckerberg-ek ez ditu iruditxoak bereganatu nahi izan, enpresak dituen milioika erabiltzaileen datuak baizik. Hori izan da, hain zuzen, Facebookek lortu duen benetako altxorra.

Facebookek 400 milioi dolar ordaindu ditu Giphy eskuratzeko, soilik plataforma honen erabiltzaileen datuetara iritsi ahal izateko. Hain zuzen, Giphy estuki lotuta dago Twitterren erabiltzaileekin, eta baita Facebook Messenger eta WhatsAppeko erabiltzaileekin. Gauzak horrela, Facebookek inoiz baino kontrol handiagoa bereganatu du sare sozialen erabiltzaileen datuen harira, eta noski, pribatutasunaren inguruko eztabaidak piztu ditu beste behin. 

Facebook Anai Handian bilakatu da, eta berdin dio Facebook bera erabiltzen dugun ala ez; egun, nahikoa da Android mugikorra izatea Facebookek gure datuak eskuratzeko. Gure deiak eta SMSak ere kontrolatzen ditu. Orain, Giphy eskuratuta, Troyako zaldi moduan erabili dezake plataforma lehia egiten dioten milaka aplikazio espiatzeko; ez dugu ahaztu behar Giphyk 300 milioi erabiltzaile aktibo dituela.