Facebook, online telebistaren lehian

Facebook, online telebistaren lehian Duela hilabete inguru Facebook Watch jarri dute martxan, eta dagoeneko telesail propioa estreinatu dute; kontuz ibili Netflix! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebook-online-telebistaren-lehian/@@download/image/fb.jpg
2018/09/26
berria
Duela hilabete inguru Facebook Watch jarri dute martxan, eta dagoeneko telesail propioa estreinatu dute; kontuz ibili Netflix!
Facebook, online telebistaren lehian

Online telebistaren mundua aurrera doa, eta geroz eta gehiago dira ikus-entzunezkoen plataforma digitalek eskaintzen duten negozioa desiratzen dutenak. Hala, HBO edota Netflixen arrakastara batu zen Amazon, eta orain, Facebook. Abuztuaren 3an Facebook Watch plataforma aurkeztu zuten, Youtube bideoen erraldoiari konpetentzia egiteko helburuarekin; orain, telesail propioa estreinatu du sare sozialak.

Facebooken esperimentu berria telesail laburrekin hasi zen: SKAM Austin estreinatu zuen aurtengo apirilean; Five Points, ekainean; eta Turnt, abuztuan. Helduentzako Sacred Lies uztailean zabaldu zuen. Orain,benetako apustua orain egin du. Elizabeth Olsen aktorea (Avengers, Captain America, Old Boy) da Sorry for Your Loss telesailaren protagonista, eta dagoeneko lau atal jarri dituzte ikusgai. Guztira hamar kapitulu izango dira. Lehen lau atalak, gainera, Torontoko Zinema Jaialdian erakutsi berri dituzte.

Eta zein da plataformek eta Facebookek eskaintzen duenaren arteko ezberdintasun handia? Facebookek oraingoz doan eskainiko dituela bere edukiak. Lortuko ote dute beste plataformek halako eskaintzari aurre egitea?