Facebook Home
 
  Facebook-ek garatutako app honek errotik aldatuko du gure Android Smartphonearekin dugun interakzioa. Facebook Homek gure lagunei ematen die lehentasuna: instalatu ondoren, Smartphoneak gure lagunak hartuko ditu oinarri. Hasierako pantaila erabat aldatuko da, eta uneoro sare sozialean haiek duten aktibitatearen berri emango digu; argitalpenak, argazkiak...  Honekin batera Facebook Messenger instalatuz gero, bestalde, txateatzeko aukera ere izango duzu. Momentuz, Samsung Galaxy S III, Samsung Galaxy Note II, HTC One X eta  HTC One X+ gailuentzat dago eskuragarri.
                  
                
              
 
                           
                           
                          