Ezusteko protagonista

Ezusteko protagonista https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezusteko--protagonista/@@download/image/200923868093p58jackblack.jpg
2012/12/13
berria
Gulliverren bidaiak liburuaren hainbat bertsio egin dituzte pantaila handirako, baina Rob Letterman prestatzen ari denak osagai bitxi bat du: Jack Black ospetsuak beteko du Jonathan Swiftek sortutako pertsonaiaren rola. Bai, ongi irakurri duzue, harrigarria bada ere, Lemuel Gulliver izanen da Black jauna. Nahasketa berezi horrek zer ematen duen ikusi beharko da, beharbada, aktoreak hain berezko duen ukitu komiko hori jarriko baitie Gulliverren abenturei.