Eztei gazteak

39.000 adingabe ezkontzen dira urtero munduan. Kasu askotan, gainera, gurasoek adostutako ezkontzak izaten dira. Sahara azpiko herrialdeetan, esaterako, emakumeen erdia 18 urte baino lehenago ezkontzen da, eta Asia hegoaldean ere milioika neskato ezkondu ziren 2011 eta 2012 bitartean. Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du sexu erasoak eta osasun arazoak jasateko arrisku handiagoa dutela.