Eztei bidaira doan joan nahi? korri!

Eztei bidaira doan joan nahi? korri! Thailandian ezkongaien lasterketa antolatzen dute; saria? 60 mila euroko bidaia ikusgarria! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eztei-bidaira-doan-joan-nahi-korri/@@download/image/eazy-80.jpg
2018/12/03
berria
Thailandian ezkongaien lasterketa antolatzen dute; saria? 60 mila euroko bidaia ikusgarria!
Eztei bidaira doan joan nahi? korri!

Asteburu honetan, Thailandia zuriz jantzi da. Arrazoia? Urtero bezala, EAZY Running of the Brides lasterketa famatua antolatu dute. Lasterketa honek badu berezitasun bat; parte hartzaileak ezkontzera doazen bikoteak dira, eta saria berriz, 60 mila euroko eztei bidai ikusgarria!

Bangkoken egin dute lasterketa; ezkongaien lasterketa honetan 300 bikotek parte hartu dute, beren ezkontza ordaintzeko sari preziatuaren bila. Hainbat proba gainditu behar dituzte bikoteek; tartean, emaztegaiek ezkontza soinekoz korri egin behar dute, eta azken zatia senargaiaren laguntzaz amaitzen dute. Irabazlearentzat, saria oso preziatua da; 60 mila eurotan baloratutako bidaia Maldivetara. Eta zuk, parte hartuko zenuke?