Ezinezkoa al da DVD kopiatzea?

Ezinezkoa al da DVD kopiatzea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezinezkoa-al-da-dvd-kopiatzea/@@download/image/6p34-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Xabier Mtz de Arbulo eta Cristian Rodriguez
Irakurleok, jolasak alde batera utzi hezurmamizko informatikari helduko diogu. DVD bat CD normal batean kopiatzeko errezeta emango dizuegu. 

1. Osagaiak
Hardware:
• DVD irakurtzeko unitatea
• 8 giga biteko diskoa
• Ohiko bergrabailua
• Pentium III 550 prozesadorea (baita 550etik gorakoa ere)
• 64 mb-ko RAM memoria
Software:
• DVD ateragailu bat. DVDDecrypter.
• Audio/Bideo sinkronizadorea. PAL2FILM.exe (argi ibil zaitez, ez dadin sinkronizazio arazorik izan soinua eta irudiaren artean, DVDa CDbideo edo MPEG-4 bihurtzerakoan).
• MPEG-4 kodifikadorea eta CDbideoa. FlaskMPEG, MPEG1 plugin kodifikadoreduna CDbideoarentzat, eta DivXMPEGDVD bideo codec MPEG-4rentzat.
• Azkenik, filmak CDetan sartzeko konpresadoreak, FilmEdit CDbideoarentzat eta VirtualDub MPEG-4rentzat.
2. Errezeta
1- DVDDecrypter programa ireki ezazu. Automatikoki, unitatean sartutako DVD diskoa ezagutuko du eta filma osatzen duten artxiboak aukeratuko ditu. "Destination" arloan lupa duen karpeta sakatu eta aukera ezazu direktorio bat, artxiboak grabatzeko. Behin direktorioa aukeratuta, "Decrypt" botoia sakatu. Programa DVD disko gogorrean kopiatzen hasiko da.
2- PAL2FILM.exe-rekin grabatutako filma orraztu behar duzu. Prozesu hau behin eta berriro egin beharko duzu karpetan dituzun "vob" estensiodun artxibo guztiekin.
3- Orain filma guk aukeratutako formatora egokituko dugu, CDbideora ala MPEG-4ra. Edozein aukeratuta, FlaskMPEG.exe artxiboa ireki beharko duzu. Hau zabalik dagoenean, "Artxiboa" saka ezazu, beste leiho bat ageriko zaizu eta bertan hasieran sortutako lehen irudi artxiboa aukeratu beharko duzu. Berehala, zuk sortutako gainerako fitxategi zerrenda bat erakutsiko dizu programak. Ondoren zabalduko den leihoan,  "pista Selector" izenekoa, aurkitutako audio pista arloaren barruan, bigarren lerroa aukeratu eta "Flaskealo" botoia saka ezazu.
4- Fitxategia txikiago bihur ezazu. Zenbaitetan, prozesua flask-ez egin ondoren, fitxategia oso handia da. Beraz, zenbait artxibotan bana dezakegu, errazago erabiltzeko edo besterik gabe, zenbait CDetan grabatu ahal izateko. Normalena bi MPEG fitxategitan erdibitzea da, filma ikusteko ez baituzu zertan CDz aldatu beharrik izango. Operazio hau egiteko, I-Film Edit programa erabiltzen da.
5- Grabagailura.