Ezinbesteko hiztegia

Ez da erraza Palestinarren eta israeldarren arteko gatazka luzea bi hitzetan laburbiltzea. Hala ere, hona hemen jakin beharreko zenbait data eta izen.
1967ko gerra
1967ko ekainaren 5ean, Sei Eguneko Gerra hasi zen Israelen eta herrialde arabiar auzokideen artean. Ekainaren 5ean hasi, eta ekainaren 11n bukatu zen gudua, horrexegatik esaten zaio "Sei eguneko gerra". Gerra haren ondorioz, Israelek Gaza eta Sinai eskualdea kendu zizkion Egiptori; Golango Gainak Siriari; eta Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalem Jordaniari.
Sei Eguneko Gerran eskuratutako lurrei esker, Israelek bikoiztu egin zuen orduarte bere eskutan zuen lurralde zatia. Hala, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Kontseiluak, legez kanpokotzat jo zuen inbasio hura, eta gatazka amaitzeko eskatu zuen. NBEren datuen arabera, 500.000 palestinarrek erbestera alde egin zuten gerraren eraginez.
Gaur egun, Palestinako Aginte Nazionalak (PAN) 1967an galdutako lurraldeetan eraiki nahi du estatu palestinarra. Hamas erakundeak esan du, aldiz, Israel 1967ko gerraren aurreko mugetara erretiratzen bada, bake negoziazioak egiteko prest dagoela.
Hamas
1988ko abenduan sortu zuen Ahmed Jassin xekeak. Hamas Alderdi islamista da; hots, erlijioa jartzen du politikaren gainetik. Israelgo estatua suntsitzea zuen bere helburuen artean, baina, harrigarria izan arren, bere hastapenetan Israelen babesa izan zuen Hamasek; Israelek Palestinako Aginte Nazionala ahultzeko erabili nahi baitzuen erakunde jaio berria.
Gaur egun arte, Palestinako Aginte Nazionalak eta Israelek 1993an Oslon sinatutako Akordioaren aurka egon da Hamas.
Osloko Akordioa
1993an sinatu zen. Lurralde okupatuetan, autonomia sistema mugatua sortu zuen. Palestinako Aginte Nazionala sortu zuen, autonomia hori kudeatzeko gobernu gisa. Osloko Akordioan, kolonia juduak ez handitzeko hitza eman zuen Israelek. Hala ere, geroztik, milaka etxe eraiki ditu Israelek okupatutako lurraldeetan.
Kadima
2005ean, Israel Gazatik erretiratu ostean, Ariel Sharonek sortutako alderdi politikoa da Kadima. Likud-eko (eskuina) eta Alderdi Laboristako (zentro-ezkerra) hainbat kidek osatu zuten alderdia. Kadima sortu berria da, eta ez du ildo politiko zehatzik. Ariel Sharon koman dagoenetik, Ehud Olmert da Kadimako buruzagia.
Tel Aviv-Jerusalem
Israelek eta palestinarrek, biek, Jerusalem beren hiriburutzat jotzen dute. Israelgo gobernu-egoitza asko Jerusalemen dauden arren, Tel Aviv da ofizialki Israelgo hiriburua. Jerusalem mendebaldean juduak dira nagusi, eta ekialdean, palestinarrak. Nazioarteak ez du erabakirik hartu hiriaren estatusaren inguruan.