Ezinbesteko helbideak

Ezinbesteko helbideak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezinbesteko-helbideak/@@download/image/31p39-7_1369162430.jpg
2003/06/06
erreportajea
Xabier Mtz de Arbulo
Informazio bilatzaileak dira internautek gehien erabilitzen dituzten zerbitzuak. Sarean gune interesgarri ugari daude, baina bilaketa lana ez da erraza.

Zalantzarik gabe, planeta osoan gehien erabilitako bilatzailea www.google.com.da. Gurean, euskaraz, www.kaixo.com, www.aurki.com eta www.jalgi.com dira erabilienak.  Hala eta guztiz ere, bilatzaileok orotariko informazioa biltzen dutenez, espezializatu gabeak direnez, alegia, ez dira oso erabilgarriak izaten gai jakin bati buruzko informazioa bilatzen ari garenean. Horrelakoetan, onena prentsa bilatzaileetara jotzea da. Nazioartean ezagunenak honakoak dira: www.ciberpaperboy.com eta www.magportal.com. Bi guneotan, jakina, bilaketa ingelesez egin behar da.

Hiztegiak

Sarean ari garela, askotan, gauza bat izaten dugu faltan: hiztegia. Adituen arabera, onenetarikoa www.wordreference.com da. Hiztegi horrek ingelesetik hainbat hizkuntzatara hitzak itzultzeko aukera ematen du: frantsesera, gaztelaniara, alemanierara… Eta alderantziz. Euskarazko hiztegiak eskuragarri izatea ez dago soberan: Elhuyar Hiztegia (www1.euskadi.net/hizt_el/), Sinonimoen Hiztegia (www.uzei.org) eta 3.000 Hiztegia (www1.euskadi.net/hizt_3000/), besteak beste.

Entziklopediak

Dena dela, zenbaitetan, ez dugu nahikoa izaten hiztegiarekin eta entziklopedietara ere jo behar izaten dugu. Interneten entziklopediak aurkitzea ez da batere erraza. Galduta bazabiltza, hona hemen helbide interesgarri batzuk: www.wikipedia.comwww.enciclopedia.com eta www.factmonster.com.

Lehendabizikoa, hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean frantsesera eta gaztelaniara. Azken biak, aldiz, ingelesez dira. Eta euskarazko entziklopediak ere badira sarean: Eusko Ikaskuntzak sareratutako Auñamendi (www.eusko-ikaskuntza.org) eta Harluxet Hiztegi Entziklopediakoa (www1.euskadi.net/harluxet), esaterako.