Ezer gehiago behar gabe

Ezer gehiago behar gabe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezer-gehiago-behar-gabe/@@download/image/2012746799Ezer_Gehiago_Behar_Gabe.jpg
2012/07/06
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Karlos Linazasoro
131.zenbakia
Xabier Lete Sariaren lehen edizioan saritutako poema bilduma dugu Karlos Linazasororena, eta idazlearen idazkera jaso eta dotorearen erakusle da. Gaietan nahiz terminologian ez da bereziki berrikuntza zalea. Tonu nostalgikoz deskribatuko dizkigu sentipenak, metaforetan naturako elementuak erabiliz eta literaturako gai estatikoen inguruko hausnarketak eginez.