Ezegonkortasuna Afrika Erdialdeko Errepublikan

Ezegonkortasuna Afrika Erdialdeko Errepublikan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezegonkortasuna-afrika-erdialdeko-errepublikan/@@download/image/seleka_1378294273.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
Banguiko Gobernua deseginda geratu zen iragan martxoan, Michel Djotodia buru duen Seleka talde errebeldeak estatu kolpea eman eta agintean ezarri zenean. Geroztik, gobernuz kanpoko erakunde askok alde egin dute Afrika Erdialdeko Errepublikatik, segurtasun falta dela-eta, eta herrialdera bideratutako laguntza humanitarioa azken hamarkadetako baxuena da. Mugarik Gabeko Sendagileak erakundeak ohartarazi du malaria kasuek %30 egin dutela gora iaztik hona, eta herrialdea krisialdi bikoitza jasaten ari dela. Gehienez ere urtebeteko epean hauteskundeak deitzeko konpromisoa hartu du Djotodiak.