Ezagutzen duzu gauza hauen jatorrizko izena?

Ezagutzen duzu gauza hauen jatorrizko izena? Egunero erabiltzen ditugun tresnak dira, eta beren izena erabat barneratuta dugu... baina nola deitu behar zituzten hasieran? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezagutzen-duzu-gauza-hauen-jatorrizko-izena/@@download/image/kevin-hart-what-face.jpg
2018/10/18
berria
Egunero erabiltzen ditugun tresnak dira, eta beren izena erabat barneratuta dugu... baina nola deitu behar zituzten hasieran?
Ezagutzen duzu gauza hauen jatorrizko izena?

Kontziente ez garen arren, gure egunerokotasunaren parte diren gauzek ez dute beti izen bera izan. Famatuak bihurtu aurretik, beren sortzaileek beste izen batzuk zituzten buruan... zuen ustez, zeintzuk dira hobeak, hasiera batean asmatutakoak edo egun ezagutzen ditugunak?

  • GOOGLE-BACKRUB: Gezurra badirudi ere, Interneteko bilatzaile ezagunaren sortzaileek Backrub izena zuten buruan. Hain zuzen, hitz horrek masaje esanahia du ingelesez; zertan pentsatzen ote zebiltzan?

 

  • THE BIG BANG THEORY-LENNY, PENNY and KENNY: Benetan? Telesail ezagun honek hala izena behar zuen? Eskerrak aldatzea erabaki zutela!

  • R BEAN-MR CAULIFLOWER : Rowan Atkinsonen pertsonaia ezagunak babarrun baten ordez azalorea izan behar zuen... zein gustatzen zaizue gehien?

 

  • FRIENDS-SIX OF ONE: Ez da telesail honek izandako aldaketa bakarra; hasiera batean Courtney Cox aktoreak Rachel Green pertsonaia gorpuztu behar zuen, baina Monicaren rola aukeratu zuen. Zer iruditzen?

  • QUEEN-SMILE: Freddie Mercury musika taldera sartu aurretik, hori zen bandak buruan zuen izena... eskerrak azkenean aldatzea erabaki zuten!

  • SNAPCHAT-PICTABOO: Kasu honetan, sare sozialaren jatorrizko izena erabat lotuta dago bere logoarekin (pikaboo ingelesezko joera da izutzeko) beraz, beharbada lehen saiakeran asmatu zuten...

  • YAHOO-Jerry And David’s GUIDE TO THE WORLD WIDE WEB: Ez dugu hitzik hasierako izen amaiezin hori deskribatzeko. Eskerrak laburtzea aukeratu zuten!