Ezagutzen al duzu Amazonen azken asmakizuna?

Ezagutzen al duzu Amazonen azken asmakizuna? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezagutzen-al-duzu-amazonen-azken-asmakizuna/@@download/image/woman-singing-h_1470222629.jpg
2016/08/02
berria

Enpresa lanean ari da gailu berri hauekdiseinatzeko; soinuak detektatzeko gai izango dira, hainbat patroientzuterakoan automatikoki itzaliz.

Gure ordez entzungo dute etorkizunekoentzungailuek. Dagoeneko, Amazon etxeak patentatu egin du teknologia berri hau,eta lanean ari dira entzungailu adimendunak sortzeko. Hala, etorkizunekoentzungailu horiek kanpoko soinuak identifikatzeko gai izango dira, patroizehatzak entzuterakoan automatikoki itzaliz. Adibidez, gure izenadetektatzerakoan edota arriskua sumatzerakoan itzali daitezke.

Horrela, guk entzuteko gai ez garen kanpokosoinuak entzungo dituzte Amazonen entzungailu berriek. Patente horien jabe eginda Benjamin Scott, Amazon enpresaren langilea. Oraindik ez dira errealitatea,baina etorkizun hurbilean kaletik edo bizikletan entzungailu adimendun horiekinjoateko aukera izango dugu, arriskurik gabe.