Ez gizon, ez emakume: muxe

Ez gizon, ez emakume: muxe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-gizon-ez-emakume-muxe/@@download/image/captura_de_pant_1484582397.png
2017/01/16
berria
Ez gizon, ez emakume: muxe
Genero-identitatea izango daaurtengo Zinegoak jaialdiko ardatzetako bat; otsailaren 20tik martxoaren 5era arte,100 film labur eta luze baino gehiago eskainiko dituzte Bilbon.

Ez gizon, ez emakume: muxe. Aurtengo Zinegoak jaialdiko kartelak loturaizango du genero identitate eta adierazpenarekin.Bilboko LGTB nazioartekozinema eta eta arte eszenikoen jaialdiak 14 urte beteko ditu, eta Otsailaren 20tik martxoaren 5era arte,  jaialdia nabarmen handituko dute. Gainera, hasi baino lehen "3,2,1... Zinegoak" aurre-jaialdia antolatu dute, otsailaren 15etik 19ra arte. Bertan ekimen ezberdinak egongo dira: umeentzako jarduerak, bakarrizketak... Irekiera ekitaldia otsailaren 20an izango da, Arriaga Antzokian; sarrera doakoa izango da.


Urtero bezala, jaialdia Bilbon ospatuko da, hiriko kultur plaza gehienak betez: Bilborock, BilbaoArte, Kafe Antzokia, BBK Aretoa, La Fundición... Guztira ehun film labur eta luze inguru eskainiko dituzte. Horietako batzuk Euskal Herrian sortutakoak izango dira, eta beste asko atzerritik ekarritakoak. Lan askok sari ugari jaso dituzte nazioarteko jaialdietan Sundance jaialdian, esaterako.

Sexu-orientazioarekin lotutako gaiak landu dira Zinegoaken, baina aurten esfortzu berezia egin dute genero-aniztasuna lantzen. Horren harira dator kartelaren irudia bera.

KARTELA

Orain arte, Zinegoak-eko kartelek beti egondira lotuta sexu-orientazioarekin (gay, lesbiana, bisexual) edotransexualitatearekin (iazko kartela, adibidez). Aurten kartelakgenero-identitatearekin eta genero-adierazpenarekin lotura izango du. Izan ere,jaialdiaren helburuetako bat horrelako kontzeptuak (nortasuna, rolak,genero-adierazpenak...) publiko orokorrari helaraztea izango baita.

Kartelaren izarra, beraz, muxe bat izango da.Tehuantepec lurraldeko zapoteca kulturak aspalditik onartzen du hirugarrengenero hau bere gizartean. Ez dira emakumeak edo gizonezkoak baino hobeagoakedo txarragoak; ezberdinak dira, eta berezitasun propioak eta ezberdinduakdituzte. Hainbat kultura zaharretan, oso ohikoa da hiru edo bost generoezberdin onartzea.

Kartelean agertzen den argazkia Nuria LopezTorres argazkilari kataluniarraren lana da. Lopez Torresek batez ere horrelakogaiak landu ditu bere lanetan: generoa, nortasunak, bortizkeriak,sexualitateak... Karteleko protagonistak, argazkian agertzen denak,"Estrella" du izena, eta aipatutako lurraldean bizi da.