Ez diot nik zientziak dio: Gizakia geroz eta inozoagoa da

Ez diot nik zientziak dio: Gizakia geroz eta inozoagoa da Adimen-kozientearen maila jaisten ari da herrialde garatu askotan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-diot-nik-zientziak-dio-gizakia-geroz-eta-inozoagoa-da/@@download/image/1551725161175-brand-influencer.jpeg
2019/07/09

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Adimen-kozientearen maila jaisten ari da herrialde garatu askotan.
Ez diot nik zientziak dio: Gizakia geroz eta inozoagoa da

Inozoak bihurtzen ari gara. Ez da apreziazio arbitrario bat, zientziak baieztatu du. XX. mendetik burutzen diren ikerketen arabera, orain arte adimen-kozientearen mailan emaitzak altuak mantendu ditu, baina orain dirudienez joera beherantz aldatzen ari da.

Herrialde garatuetan adimen-kozientea drastikoki jaisten ari da hamarkada luzez gorantz egin ostean. Egun, zenbakiak geroz eta baxuagoak dira. Badirudi gure gizartea gu geu baino aurreratuagoa dagoela eta iritsiko dela momentu bat ez garena bere mailan egongo.

Zein dira beherakada honen arrazoiak?
Aurreko mendean adimen-kozientea urtez urte handituz joan zen herrialde garatuetan. Adituek “Flynn efektua” deitu zioten joera honi aurrerapen sozialaren kontzeptua sortu zuenaren omenez. Haatik, ikerketa askok erakutsi berri dute joera honek bere goi punta eskuratu duela eta 70. hamarkadatik aldatzen hasia zela. Ordutik, gure inteligentzia gutxitzen joan da eta dirudienez ez dago atzera bueltarik.

Baina zergatik gara inoiz baino inozoagoak?
Hori azaltzen duten hainbat teoria daude. Hipotesi batek dioenez genetikoki inteligentzia gutxiko geroz eta ume gehiago jaiotzen direla dio. Honen arrazoia izan liteke, adimen-koziente baxuko familiek izan ohi dutela umeak izateko joera handiagoa.

Alabaina, teoria hau berehala deuseztatzen da. Herrialde ezberdinetan (Eskandinavia, Britainia Handia, Alemania, Frantzia eta Australia) burututako ikerketen arabera kozienteak familia barnean ari dira gutxitzen eta ez gizartean soilik. Koziente altuko gurasoen umeek ere koziente baxuagoa azaldu dute.

Beste teoria batek azaltzen duenez ingurugiroaren faktoreak izan daitezke joera honen kausa. Dioenez, negutegi efektuagatik elikagaiak ez dira horren nutritiboak. Hirugarren teoria batek dio informazioaren garaiko gailuek gure kontzentrazioan eragina dutela. Eguna pantaila baten aurrean ematen dugu, gutxiago irakurtzen dugu eta arreta mantentzea gehiago kostatzen zaigu. Gainera, intelektualki lanak exijentzia gutxiagokoak dira, eta beraz, gure garunari lan gutxiago ematen diogu.

Alta, beste teoria batek iradokitzen du emaitza txar hauek gure adimen-kozientea neurtzen duten frogengatik izan daitekeela. Froga hauek egun dagoen pentsatzeko modura ez direla egokitu dio. Hau egia balitz, gure koziente modernoa neurtzeko tresna berriren bat sortzea besterik ez genuke beharko.

Dena dela, ezinbestekoa da jakitea zein den joera honen benetako arrazoia. Eta azkar jakitea komeni zaigu, hori deskubritzeko tontoegiak izan aurretik. Bestela nola egin aurre, egun ditugun eta okerrera doazen hainbat eta hainbat arazo sozialei?