Exorcist: The Beginning (El exorcista: el comienzo / L’Exorciste: au commencement) *

Exorcist: The Beginning (El exorcista: el comienzo / L’Exorciste: au commencement) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/exorcist-the-beginning-el-exorcista-el-comienzo--lexorciste-au-commencement/@@download/image/45p48-5.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Renny Harlin. Aktoreak: Stellan Skarsgard, izabella Scorupco, James D'Arcy. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 114 minutu
45.zenbakia
Exorcist: The Beginning (El exorcista: el comienzo / L’Exorciste: au commencement) *
Max Von Sydow aktore apartak hilezkor bihurtu zuen Lankester Merrin apaiz exortzista zaharra The Exorcist maisulanean. Merrinen gaztaroko bizipen gordinak dakarzkigu, hain justu, Renny Harlin zinemagileak Exorcist: The Beginning odoltsuan. II. Mundu Gerraren ostean, Pazuzu deabruarekin egin zuen topo estreinakoz Merrin apaizak Afrika basan. Ondorioak lazgarriak izan ziren. Paul Schrader maisua kaleratu zuten ekoizleek errodajearen erdian, eta Harlin efektista jarri zuten haren lekuan. Ez zuten asmatu.