Everesterako bidaia

Everesterako bidaia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/everesterako-bidaia/@@download/image/luklla_1398688524.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Everesterako bidaia
Lukla herritik (Nepal) abiatu ohi dute mendizale gehienek Everesterako bidaia. Batez beste, 10.000 eta 20.000 errupia nepaldar artean gastatzen dituzte janaria, gida eta motxila eramango dien porteraren zerbitzua eskuratzeko, gailurrera ez bada, kanpaleku nagusira heldu asmoz. Baina bertako ekonomiaren sostengu izateaz gain, kutsadura arazo larrien eragile ere badira alpinistak. Izan ere, haien betebeharra da sortutako zaborra beheranzkoan jaistea; asko dira, ordea, araua errespetatzen ez dutenak. Diru apur baten truke, sherpak arduratzen dira komuneko eta sukaldeko zaborra metalezko bidoietan sartu eta Kathmandura jaisteaz.