Eutsi Robin Bank!

Eutsi Robin Bank! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eutsi-robin-bank/@@download/image/91p22barcelona.jpg
2012/12/13
berria
Bartzelonatik matxinada doinuak datozkigu. Han jaio da sistemaren aurkako heroi berria: Erik Duran 32 urteko gaztea, Robin Bank goitizenaduna. Gezurrezko enpresentzat maileguak eskatuta, Erikek 500.000 euro inguru lapurtu dizkie hainbat banketxeri, eta ihes eginda dago orain. Ezagutzen dutenek diotenez, jenio hutsa da tipoa. Erikek "iraultza" bultzatu nahi du, eta lortutako dirua sistemaren aurkako ekintzak egiteko erabiliko du. Bere webgunean (www.17-s.info/eu/krisi), milaka jarraitzaileren atxikimendua jaso du: denak bat eginda banketxeen aurka!