Eutanasiari bai Zeelanda Berrian

Eutanasiari bai Zeelanda Berrian Herritarrek baiezkoa eman diote erreferendumean; kalamua legeztatzeko orduan, ordea, kontra agertu dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eutanasiari-bai-zeelanda-berrian/@@download/image/caring_not_killing_new_zealand_euthanasia.jpg
2020/11/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Herritarrek baiezkoa eman diote erreferendumean; kalamua legeztatzeko orduan, ordea, kontra agertu dira.
Eutanasiari bai Zeelanda Berrian

Bi gai garrantzitsuren inguruko erreferenduma egin berri dute Zeelanda Berrian; alde batetik, eutanasia legeztatzea bozkatu dute, eta bestetik, kalamua legeztatzea. Lehen gaiaren inguruan herritarrek baiezko zabala eman dute, botoen %65 alde agertu ondoren; aldiz, Kalamua legeztatzeak ezezko gehiago jaso ditu baiezkoak baino, %53. 

Gauzak horrela, Zeelanda Berrian eutanasia legeztatuko dute, erreferendumeko emaitza loteslea baita. Urtebete itxaron beharko dute lege berria martxan jartzeko, eta behin indarrean sartuta, gehienez sei hilabeteko bizitza izan dezaketen horiek eskatu ahalko dute eutanasia, beti ere, boluntarioki eta kontziente izanda. 

Zeelanda Berriarekin, sei dira munduan eutanasia baimentzen duten herrialdeak, Herbehereak, Belgika, Luxenburgo, Kanada eta Kolonbiarekin batera.