Eutanasiari bai Espainiak

Eutanasiari bai Espainiak Kongresuak eutanasiaren legea onartu du eta modu duinean hiltzeari ateak ireki dizkio. 25 urtetako saiakeren ostean atzo eutanasiaren legea onartzeko ezinbesteko pausoak eman ziren. Honelako, Europan hau onartzen duen laugarren herrialdea bilakatu da Espainiar Estatua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eutanasiari-bai-espainiak/@@download/image/_636985327713833782_cb57b580.jpg
2020/12/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kongresuak eutanasiaren legea onartu du eta modu duinean hiltzeari ateak ireki dizkio. 25 urtetako saiakeren ostean atzo eutanasiaren legea onartzeko ezinbesteko pausoak eman ziren. Honelako, Europan hau onartzen duen laugarren herrialdea bilakatu da Espainiar Estatua.
Eutanasiari bai Espainiak

198 bozka jaso ditu alde, 138 aurka. Honela, legea egi bihurtzeko Senatuan onartzea bakarrik falta zaio Vox alderdia ukatu egin zelako atzoko jardunaldian puntu hori sartzera. Horren aurrean ez ohiko sesio bat egitea erabaki da eta Eguberrietarako araua erabat legeztatua egon dadin. Honela, onartutako testuak dio duintasunez hiltzea eskubide indibidual berri bat dela, sufrimendu gehiegizkoagatik eskatu daitekeena, ezin izan bada inongo modutara min hori arindu. Honela, gaixoaren autonomia eta askatasuna kontuan hartzen dira.

Hori praktikan jarrita, beste pertsonei hiltzen laguntzen diena ez da zigortuko, izan modu aktibo batean lagunduta edo pasiboan, lagundutako suizidioan. Hori bai, eutanasia nahi duen pertsonak adin nagusikoa izan beharko du eta gaixotasun larri eta sendaezin bat eduki edo ezgai bihurtzen duen gaixotasun kroniko bat, zeinak honek sufrimendu fisiko eta psikologiko jasanezinezkoak eragiten dizkion. Gainera, gai izan behar du erabakitzeko modu autonomo, kontziente eta informatuan. 

Legeak aurreikusten du prestazio publiko bat izango dela Osasun Sistema Nazionalaren baitan eta osasun zentro publiko, pribatu eta itunpekoetan gauzatu ahal izango dela, baita norbere etxean ere. Hori bai, edozein momentutan eskaera egin duen pertsonak atzera egiteko eskubidea ere izango du; eta eutanasia onartzeko hainbat medikuren iragazkietatik pasa beharko du gaixoak (gutxienez bi) bere eskaera onartua izan aurretik.