Euskarazko lehen telegrama

Euskarazko lehen telegrama https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-lehen-telegrama/@@download/image/44p19-1.jpg
2012/12/13
berria
1904an, Espainiako erregearen agindu batek telegramak "Espainiako herrialdeetako hizkuntzetan eta dialektoetan" bidaltzea baimendu zuen. Dirudienez, Teodoro Arana diputatu bizkaitarrak bidali zuen lehen telegrama euskaraz, Madrilgo Kongresutik. Santiago Irala ondarrutarrari igorri zion mezua, eta honakoa zioen: "Santiago Irala. Ondarroa. Aitorren izkuntz ederrean nere lagun eta erritarrai biotz barrengo oroipenak. Teodoro Arana".