Euskarazko lehen egutegia

Euskarazko lehen egutegia Jose Paulo Ulibarri arabarrak egin zuen 1815ean. Erdaldun batekin apustu egin zuen arabarrak: baietz zortzi egunetan euskarazko egutegi bat egin. Euskarak ez zuela egutegi bat egiteko balio zioen erdaldunak, eta apustua galduz gero, argitaratze gastuak berak ordainduko zituela. Ulibarrik hitza bete zuen, baina erdaldunak ez zituen argitaratze gastuak ordaindu nahi izan.