Euskarazko bakarrizketak, bigarren urtez Amasa-Villabonan

Euskarazko bakarrizketak, bigarren urtez Amasa-Villabonan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-bakarrizketak-bigarren-urtez-amasavillabonan/@@download/image/201011154391bakarrizketak_villabonako_udala_copia.jpg
2012/12/13
berria
Parte hartu nahi dutenek e-posta bidali behar dute bakarrizketak@gmail.com helbidera eta izen-abizenak jartzeaz gain, aurkeztuko duten bakarrizketaren nondik norakoak azaldu beharko dituzte. Abenduaren 17a da izena emateko azken eguna.

Parte hartzaileek urtarrilaren 24tik otsailaren 25era bitartean aurkeztuko dituzte bakarrizketak Amasa Villabonako Gurea zinema aretoan; 10 eta 15 minutu artekoak behar dute izan, eta edozein gaik eta generok balio du. Hiru sari banatuko dituzte lehiaketa amaitutakoan. Irabazleak 800 euro etxeratuko ditu, bigarrenak 450 eta ikusleen saria 250 euro izango da. Amasa Villabonako udalak eta EHAZEk antolatu dute lehiaketa.