Euskarazko antzerkiaz gozatzeko parada Iparraldean

Euskarazko antzerkiaz gozatzeko parada Iparraldean Hogei emanalditik gora egingo dituzte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hamar herritan. Hurrengo emanaldiak Hendaian eta Hiriburun izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-antzerkiaz-gozatzeko-parada-iparraldean/@@download/image/AMUA.jpg
2021/09/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hogei emanalditik gora egingo dituzte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hamar herritan. Hurrengo emanaldiak Hendaian eta Hiriburun izango dira.
Euskarazko antzerkiaz gozatzeko parada Iparraldean

Antzerkiaren hedapena bultzatzeko Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Ibilki egitasmoaren bederatzigarren edizioa abian da. Bederatzi antzerki talderen 25 emanaldi inguru izango dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan eskainiko dituztenak. Abendura arte luzatuko dira emankizunak eta honako herrietan izango dira: Azkaine, Baiona, Bidarte, Biriatu, Ziburu, Hendaia, Maule, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta Hiriburu. Horrela, "euskarazko antzerkiaren bizitasuna eta aniztasuna" ezagutzera emango dute Ipar Euskal Herrian zehar. 

Jour de Fete konpainiak ikuskizun hauek eskainiko ditu: Bidea eta Besteen kalea. Artedrama konpainiak Atzerrian lurra garratz antzezlana oholtzaratuko du eta Rouge Elea-k, berriz, Zuek izenekoa. Axut! konpainiak uda aurretik aurkezten hasitako Amua antzezlana izango du eskuartean eta Bonbon Beltzek Gure xaharrak txotxongilo antzerkia. Iki Mihi Klik ikuskizunarekin igoko da oholtzara Eleka konpainia eta Atx Teatroak bi ikuskizun eskainiko ditu: Tomiris eta Kaskarot. Nanoua konpainiak Kutxetan ibilki  aurkeztuko du agertokianAzkenik, Xake Produkzioak konpainiaren Lur izango da gozagai. 

Hurrengo emanaldiak honako hauek izango dira: irailaren 10ean Artedramaren Atzerrian Lurra Garratz, Hendaian; eta irailaren 19an Compagnie Jour de Fete-ren Bidea, Hiriburun. Liburuxka honetan jaso dute antzezlanen eta hitzorduen inguruko informazioa. Euskal Kultur Erakundearen webgunean ere egin daitezke erreserbak.