Euskaraz frikia izan zaitezke, Euskaltzaindiak dio
Azken sei hilabeteotan 312 sarrera eta 85 azpisarrera berri arautu ditu Euskaltzaindiak. 397 forma berri orotara eta horien artean “friki” hitza dago, flipatu! Bai, azken hau ere onartu berri dute.

Zerrenda behatuz gero ahoz-ahokoan erabiltzen diren hitz ugari sartu ditu. Aipatutakoez gain “zurito”, “pintxo”, “kaña”, “pintxo”, “telezabor” eta “kubata” bezalakoak daude. Beste hizkuntzetatik bere horretan hartutako asko ere onartu ditu, hala nola, “chic”, “body”, “curry”, “house”, “troll”, “drone”, “sushi”...
Horrez gain, hizkuntza egunero eraikitzen den tresna izanik, egungo arazoak eta errealitatea islatzen dituzten hitzak onartu ditu: “animalista”, “papergabe”, “hipotekaun”, “transgenero”, “ultraeskuin” eta “feminizidio” horien artean. Zerrendea osoa Euskaltzaindiaren webgunean aurkitu daiteke edo hemen klik eginda.