Euskaraz, buey!

Euskal Herriarekin orain arte inolako loturarik izan gabeko ehun bat mexikarrek euskara ikasten dihardute DF hiribiruan. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren eta bertako unibertsitate publikoaren arteko hitzamenetik sortu zen, duela hiru urte.
Tekilak, garagardoak eta ronak busti dute Edgar Lopezen 26. urtebetetze festa; zangoak eta mihiak lotsaren kateetatik askatu, gogoa piztu eta ausardia elikatu.
Edarien izotzak urratutako eztarriek ordenagailutik datozen abestiak errepikatzen dituzte behar baino ozenago: Cafe Tacuba mexikarren Ingrata, Argentinako Babasonikoen Luces, Fito Paez, Sabina "Paradisu Zineman ikusiko garaaaaaaa", oihu egin du festako protagonistak. Mozkortzen ari ote naiz? " ametsak formatzen diren materialarekin egina dago", jarraitu du Edgarrek, aho kordak lehertu beharrean. Ongi entzun dut. Tekila baino mexikarragoa den mutilakguraso mexikarrak, aitona-amona mexikarrak, birraitona-birramona mexikarrak ditu hitzez hitz daki Joxe Ripiauren abesti ezaguna. "Negu Gorriak taldearen pare bat ere badakit, eta Sagarroirenak ari naiz orain ikasten", aipatu du, gaztelaniaz, abestia amaitutakoan.
Edgarrena bitxikeria hutsa zela pentsatuz oheratu nintzen goizalde hartan.
Baina oker nenbilen. Eta, zenbait aste geroago, nire ezjakintasunak errealitatearekin topo egin zuen, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) gela batean.
Atzerriko Hizkuntzen Irakaskuntza Gunea
"Nik ere loroen moduan abesten nituen Kortaturen abestiak", dio Maribel Ortegak, Letra Klasikoak ikasten ari den 24 urteko neska mexikarrak. Artean, bere 22 ikaskideek ukan aditzaren paradigmarekin borrokan dihardute.
"Bitxikeria linguistiko hori" ikastea obsesio bihurtu zaio Maribeli. Eta horretan ari da, joan den urteko irailetik, astean hirutan, Mexiko hiriburuko Atzerriko Hizkuntzen Irakaskuntza Gunean.
Introducción a la cultura y lengua vasca izena du ikastaroak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta UNAMek sinatutako akordio batetik sortu zen egitasmoa, 2004-2005 ikasturtean. Azken ikasturtean hun bat ikasle aritu dira.
Bertan, hizkuntzaz gain, euskal historiaren, geografiaren, mitologiaren, gastronomiaren, kirolaren, literaturaren eta gainontzeko kultur ezaugarrien oinarrizko kontuak ere irakasten ditu Gurutzne Etxeberria amezketarrak.
Asteazkenero, 16:00etatik 18:30era elkartzen da ikasle taldeetako bat. Haien artean, bitxikeria linguistikoak bildumatzen dituen Maribel, hizkuntza gutxituen zale Antonia Hernandez, gune horretan bertan gaztelaniako irakasle dabilen Excelsa Del Pino
Gelako 23 ikasleetako batek berak ere ez ditu arbaso euskaldunak. Juan Jose Ramirezen familiako belaunaldiren batean izango ziren, akaso, Euskal Herritik Mexikora joandakoak, baina berak ere ez daki: "Sarritan aipatu didate nire bigarren abizenak euskal jatorri duela: Escarza". Hala ere, euskara ikastera ez du horrek erakarri. Argi dio 26 urteko gazteak: "Mexikon ez dakigu askorik Euskal Herriaz; abertzaletasunaren inguruko kontuak dira gehienak, eta komunikabideek esandakoak, gainera. Partzial samarra dela uste dut, eta nik arazo osoa sakon-sakon ezagutzeko asmoa dut". Gurutzneren eskolak horretan laguntzen omen dio.
Ikasle isilenetakoa da Ramirez. Gainontzekoak izan aditza ozen deklinatzen saiatzen diren bitartean, bera esku artean duen paperari begira dago adi-adi. "Konplexu samarra zait; nire logika gramatikalak ez dit balio", dio apal. "Lehenago katalana errebisatzen aritu nintzen, eta hor bai, gaztelaniaren eskemak zentzua zuen", kexu da Ramirez.
Dena den, gustukoa duela dio, eta aurrerapenak somatu omen ditu. Noizean behin, gainera, euskaldunen seme eta lagun batekin praktikatzeko aukera izaten du. Nahiz eta lagunak, hasieran, ideia alda zezan eskatu zion: "Zergatik ari zara munduko leku bakar batean hitz egiten den hizkuntza ikasten?", galde egin omen zion ikastaroaren hasieran.
Halakoak entzuten ohituta dago Antonia Hernandez ere. Koreera ikasten ari zela, etengabe entzun behar izan zituen hizkuntza haren erabilkortasunari buruzko galderak. "Ezohizkoa denak izugarri erakartzen nau", dio Hernandezek.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza
Gurutzne Etxeberria harrituta dago Introducción a la cultura y la lengua vasca ikastaroaren arrakastekin. Amezketar hau 2005ko irailean iritsi zen Mexikora, Eusko Jaurlaritzak kontratatuta, UNAMen euskara irakasteko. Esperientzia zabala zuen horretan: Euskal Filologian lizentziatua da, itzulpengintza eta frantsesa ikasi zituen Parisko Sorbona unibertsitatean, eta 12 urtez eskolak eman zituen Errenteriako euskaltegian.
"Iritsi nintzenean ez nekien non eta norekin biziko nintzen. Seguru neukan bakarra eskolen kontua zen", dio aspaldiko kontuez ariko balitz bezala. Laster konturatu zen, ordea, dena egiteke zegoela. "Zenbat ikasle dauzkat?", galdetu zuen. Erantzuna: "Oraindik ez dago ikaslerik.
Lehen deialdiaren kartelak egin eta paretan jarri ere egin behar izan nituen". Ez zen, beraz, oso baikorra, Atzerriko Hizkuntzen Irakaskuntza Guneko korridoreak Txindokiko eta Donostiako argazkiz bete zituenean.
Erantzuna, ordea, izugarria izan zen. Lehen deialdian 52 ikasle matrikulatu ziren, eta beste talde bat ere osatu behar izan zuten, 47koa. Are gehiago, proiektuak UNAMen eremuak gainditu ditu: Pueblako eta Santa Feko (Mexiko hiriburuko luxuzko auzoa) Iberoamerikar unibertsitateek horrelako programa bat gehitzeko interesa agertu dute.
Musikarekin hasi gara, eta musikarekin bukatuko dugu. Musikak mugak gainditzen dituelako eta gure kulturaren enbaxadore onenetakoa delako. "Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta beste zenbait talde ezagutzen dituzte ikasleek, eta abestien letrak itzultzeko eskatu izan didate; Muguruzatarrak idolotzat dituzte", dio Gurutznek.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Europako eta Ameriketako dozena bat unibertsitaterekin ditu euskara eta euskal kultura sustatzeko hitzarmenak.
2004an, Txilen, euskara eta euskal kulturaren inguruko lehen ikastaroak sortu ziren, Txileko Unibertsitatean eta Txileko Unibertsitate Pontifikalean. Programak 300 ikasle inguru ditu gaur egun. HABEren Euskara Eskolak Munduan egitasmoari esker, bestalde, 2.000 ikasle euskara ikasten ari dira herrialde ugaritan. Gehienak euskal etxeetan elkartzen dira. Europan 150 lagun daude euskara eskoletan; Pariskoa (80 ikasle) eta Londreskoa (30) dira eskola nagusiak. Ameriketan, 1.500 bat euskara ikasle daude; gehienak, Argentinan (900). Argentinan dago, beraz, Euskal Herritik kanpora, ikasle gehien. AEBetan 60 euskal etxe daude, eta erdietan ematen dituzte euskara klaseak.
*Datuak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

Aaron Lopez Perezek 20 urte ditu, eta Mexikoko unibertsitatean euskara ikasten ari da.
Zergatik euskara?
Euskara ikasten ari naiz, ez dagoelako bertako hizkuntza ikastea baino modu hoberik herrialde bat eta bere kultura ulertzeko. Eta betidanik interesatu izan zaidalako Euskal Herria; ETArekin dauden istiluak, eta baita Espainiako beste zenbait herri ere.
Egoera politikoa ere interesgarri zaizu, beraz.
Zuzenbide fakultatean ari naiz, eta bertan Estatuaren Teoria ikasgaiari heldu genionean hasi zen guztia. Zenbait kasu aztertzen ari ginen, eta Euskal Herrikoa planteatu zigun irakasleak. Epaileei euskara derrigorrez jakitea eskatzeko aukera aztertzen ari ginen. Batzuek hori inkonstituzionala zela zioten; halako eskakizunak Botere Judizialak soilik egin omen ditzake, eta hau zentrala da, Espainiakoa. Beraz, gobernu autonomoak ezin izango luke euskaraz jakitea eskatu. Nik, aldiz, herritarrek edozein erakundetan beren hizkuntza erabiltzeko aukera izatea giza eskubidea dela uste dut. Gainera, zenbaitek diotenez, estatu bateko konstituzioan halako kasuak islatzen ez badira, nazioarteko hitzarmenak jarraitu behar dira. Hau da, Espainiako Konstituzioak hizkuntza eskubideak jasotzen ez baditu, nazioarteko hitzarmenetara jo behar da.
Tesia egiten ari zara horri guztiari buruz, ezta?
Euskararen eta katalanaren konstituzionaltasunari buruzko tesia egiten ari naiz. Espainiako kasuak aztertu nahi ditut, ondoren Mexikora ekartzeko, hemengo legeetan ez baitago hizkuntza eskubideen eta konstituzionaltasunaren inguruko ezer.

Euskaldunen eta mexikarren arteko harremana oso aspaldikoa da. Ameriketara euskaldun asko joan izan dira, eta harreman horrek eman ditu fruituak. Hona hemen harreman horren zenbait adibide eta bitxikeria. Mexiko hiriburuko Euskal Etxeak ehun urte eginditu aurtengo ekainean.
Athleticek zale talde bat du Mexiko hiriburuan1998tik. Baita Osasunak ere, 2000tik.
Durango izeneko estatu bat dago Mexikon. Bizkaiko herria baino handixeagoa da, ordea: milioi eta erdi lagun bizi dira. Francisco de Ibarra eibartarrak sortu zuen. Durango estatuan jaio zen Pancho Villa iraultzailea.
Pantxo Villaz ari garela, bazenekien pilotazalea amorratua zela, jokatzea ere gogoko zuela eta ar-gazki batean frontoi batean raketa moduko bat eskutan duela ageri dela?
Cristobal de Oñate konkistatzaileak, Oñatiko Narriondo baserrian jaioak, Zacatecas hiria sortu zuen. Eta haren seme Juanek, El Paso hiria, Texasen. El Pason, hain zuzen ere, Juan de Oñateren omenezko eskultura jartzekotan dabiltza, baina bertako indiarrak kontra agertu dira, sarraski handiak egin omen zituelako.
Mexikok 1810ean ekin zion independentziaren aldeko borrokari. Aldakarrikapen horren aitzindarien artean, Ignacio Allende y Unzaga, Aldama, Abasolo eta euskal jatorriko hainbat ditugu. Ez ziren gutxiago izan aurre egin zietenak, ordea Independentziaren ondoren, Mexikok enperadore bat izan zuen: Agustin de Iturbide. Berak sortu zuen Mexikoren bandera. Toponimoak: Arteaga mendizerra, Coahuila estatuan; Celaya, Abasolo eta Cortazar udalerriak, Guanajuato estatuan Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagileak ere nekez ezkuta dezake bere jatorria.
Ziur asko, euskal herritar askok Tijuana in Blue Iruñeko taldearen bidez jakin zuten Mexikon bazegoela Tijuana izeneko hiri bat. Ondoren etorri zen Kojon Prieto y Los Huajalotes taldea, eta El Gavilan, bertako kantari zena. Euskal Herriko zenbat musika talde ibili izan dira biran Mexikon? Negu Gorriak, Skalariak, Pin Pan Pun Band, El Columpio Asesino, Fermin Muguruza, Berri Txarrak Zerrenda luzea.
Juan Rulfo Mexikoko idazle mitikoetako bat da. Bere obra nagusia, Pedro Paramo, euskaraz irakur dezakezu; Alberdania argitaletxeak kaleratu zuen 2001ean, Juan Garziak itzulia.
Tomatea Mexikotik iritsi zen Europa osora, eta beraz, Euskal Herrira. Nolakoa litzateke gure sukaldaritza, gaur egun, tomaterik gabe? "

Ehunka ikasle mundu osoan

Aaron Lopez Perez: Euskararen konstituzionaltasunari buruzko tesia egiten ari naiz

Euskal Herria-Mexiko konexioa