'Euskaraz Bizi Nahi Dut' film laburren lehiaketa martxan da

'Euskaraz Bizi Nahi Dut' film laburren lehiaketa martxan da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraz-bizi-nahi-dut-film-laburren-lehiaketa-martxan-da/@@download/image/20121198153euskaraz.jpg
2012/12/13
berria
Euskaraz bizitzeko nahia irudikatzen duten filmen lehiaketa antolatu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' dinamikaren baitan. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 18ra bitartekoa da, eta bi film hoberenek 2.000 eta 1.000 euroko sariak jasoko dituzte.

Lanak euskarazkoak izan behar dute, eta gehienez 10 minutuko iraupenekoak. Parte hartzeko, egindako lana interneteko Vimeo, Youtube edota Dailymotion plataformetako batera igo behar da, eta lotura info@euskarazbizinahidut.org helbidera bidali, datu pertsonalekin batera. Gainera, lanek Creative Commons lizentziapean sortuak izan behar dute.

Filmak wmv mov, mpeg eta flv formatuetakoak izan beharko dute, eta erresoluzioari dagokionez, gutxienez 1280x720 eta gehienez 1920x1080koak. Baldintzak betetzen dituzte lan guztiak www.euskarazbizinahidut.org webgunean egongo dira ikusgai.

Epai-mahaia Imanol Rayo zinema zuzendariak, Yolanda Mazkiaranek, Eneko Olasagastik, Ignacio Zabala Barbek eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak osatuko dute.

Euskaraz Bizi Nahi Dut dinamika urriaren 28an aurkeztu zen Donostian. Horren jatorria 2010eko maiatzaren 15eko manifestaldia izan zen, eta geroztik jarraipen handia izan du; Esne Beltza taldeak, iragan abenduaren 3ko euskararen egunerako Euskaraz Bizi Nahi Dut kanta aurkeztu zuen, besteak beste.