Euskararen historiari buruzko antzerki zoroa aurkeztuko du Tartean teatroak ekainean

Euskararen historiari buruzko antzerki zoroa aurkeztuko du Tartean teatroak ekainean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-historiari-buruzko-antzerki-zoroa-aurkeztuko-du-tartean-teatroak-ekainean/@@download/image/20125217472lingu_nabajorun_1.jpg
2012/12/13
berria
'Lingua Nabajorum' izenburupean, euskararen historia era komiko eta dibertigarrian aurkeztuko dute Mikel Martinez eta Patxo Telleria euskal aktore ezagunek. Zita datorren ekainaren 13an izango da, Bilboko Kafe Antzokian. Bi aktore eta mila egoera barregarri taula gainean, euskaldunon gatazkak oinarri harturik eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean; ongi pasatzeko primerako aukera!

Tartean teatroak aurkeztutako lanak euskaldunon izaera aurkeztuko digu, haien aburuz, beti ibili baikara liskarrean norbaitekin; kanpokoekin ez bada, gure artean. Obran azalduko dutenaren arabera, liskarrek sortu eta garatu dute gure hizkuntza, eta horietako bakoitzak modu batean zein bestean eragin dio euskararen bilakaerari. Beraz, beronen uskararen garapena ez da sekula geldituko, gatazkak beti egongo direlako presente gure artean.

Euskara sencilloaren manifestoa, Larru Haizetara eta Euskarazetamol antzelanen arrakastaren ostean dator Patxo Telleriak berak idatzitako obra. Aurrekoetan bezalaxe, barrez jarriko dituzte ikusleak, eta euskarazko antzerkiarekin primeran pasatzeko aukera dagoela erakutsiko dute. 

Antzezlana


Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: Ekainaren 13an, asteazkena, iluntzeko 20:00etan.