Euskararen aztarnak erromatar aroko Sorian

Euskararen aztarnak erromatar aroko Sorian I. eta II. mendeko hilarrietako inskripzioetan azaltzen diren mezuen onomastikak euskararekin lotura du. Bergarako Laboratorium-en daude ikusgai abenduaren 20ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-aztarnak-erromatar-aroko-sorian/@@download/image/huellas-euskera-1.jpg
2020/11/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

I. eta II. mendeko hilarrietako inskripzioetan azaltzen diren mezuen onomastikak euskararekin lotura du. Bergarako Laboratorium-en daude ikusgai abenduaren 20ra arte.
Euskararen aztarnak erromatar aroko Sorian

Pirinioetako hegoaldean aurkitu daitekeen euskara-akitanera antroponimiaren aurkikuntzarik handiena dela dio Laboratorium museoak: Funtsezko aurkikuntza euskarara historiarentzat. 

Hilarri erromatar eta latinoen adierazpen esanguratsuak dira Soriako ipar-ekialdean aurkitutakoak. Hauek erakusten dute lehen aldiz noraino iritsi zen Euskal Herriaren hedapena. Harrizko dozena bat dokumentu dira. Bat Kristo aurreko milurtekoaren bigarren erdialdean kokatu daiteke, eta besteak I eta II. mendeetan. 

Euskara zaharra gogorarazten dute hilarrietako izen batzuk. Oro har, latinez idatzita daude epitafioak, baina batzuk erromatarren aurreko iraganari erreferentzia egiten diote. Azaltzen diren izenen oinarri zenbaitetan erromanizazioak ahaztea lortu ez zuen hitzak daude, adituek diotenez. Honela, euskaraz gain, galdutako beste hainbat hizkuntzetan hitzak aurkitu dira Sorian.