Euskaraldia eta Ika Mizka, euskararen erabilera aktibatzeko prest

Euskaraldia eta Ika Mizka, euskararen erabilera aktibatzeko prest Aurtengo edizioan IKA MIZKAk EUSKARALDIArekin bat egingo du euskararen erabilera aktibatzeko asmoz, eta horretarako, sare sozialetan erronka zabalduko du abenduaren 1etik 3ra. Animatu gurekin!! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraldia-eta-ika-mizka-euskararen-erabilera-aktibatzeko-prest/@@download/image/EUSKARALDIA 2.jpg
2017/11/30
berria
Aurtengo edizioan IKA MIZKAk EUSKARALDIArekin bat egingo du euskararen erabilera aktibatzeko asmoz, eta horretarako, sare sozialetan erronka zabalduko du abenduaren 1etik 3ra. Animatu gurekin!!
Euskaraldia eta Ika Mizka, euskararen erabilera aktibatzeko prest

IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa! egitasmoaren seigarren edizioaren txanda iritsiko da 2018. urtean. Sorreratik, IKA MIZKAk euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitea izan du helburu, edizio bakoitzean hausnarketa hori arlo desberdinetako gaiekin landuz.

 

Bestalde, azken urteotan euskalgintzak egin dituen aktibazio jardueratatik abiatuta, EUSKO JAURLARITZAK eta EUSKALTZALEEN TOPAGUNEAK, EUSKARALDIA izeneko egitasmoa elkarlanean abiatuko dute 2018an, herritarrak aktibatzera animatuz erronka baten bitartez: Euskal Herriko herri guztietan 11 egunez euskaraz bizitzeko ahalegina egin nahi dute, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

 

Baina, zertarako itxaron urtebete? IKA MIZKAk aurrea hartuko dio 2018rako proposatutako egitasmoari, eta sareetan zabalduko du erronka, abenduaren 1etik 3ra. #IkaMizka eta #euskaraldia traolak erabiliz, datozen egunotan sarea euskaraz bete nahi dugu.

 

Aurkezpenean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusi Mikel Irizarrekin batera izan dira Zuriñe Maguregi GAZTEZULOko zuzendaria, Jon Zarate (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU), Idoia Peñakoba (MONDRAGON UNIBERTSITATEA) eta Jose Antonio Rodriguez Ranz (Deustuko Unibertsitatea).

 

EUSKARALDIA ETA IKA MIZKA

 

Gazteak dira euskararen etorkizuna, horregatik, gizartearen sektore hau aktibatzea oso garrantzitsua da euskararen transmisioa bermatzeko eta hizkuntza sendo eta bizia lortzeko.

 

Kolektiboak norbanakoez osatuta daude, eta norbanakoen ekarpen bakoitzak osatzen du multzoa. Zenbat eta norbanako aktibo gehiago egon, orduan eta ekarpen gehiago lortuko dira. Pertsona batek, edozein egoeratan, lehen hitza beti euskaraz egitea erabakitzen badu, erabaki horrek agian ez du gizartearen pertzepzio osoa aldatuko, baina 1.000.000 bat gizabanakok erabaki hori hartuz gero, gizartean izango duen eragina nabaria izango da. Sinergiak batu eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da aldaketak eragiteko, eta baita herritarrak aktibatzeko ere: honek, honek, beste horrek eta hurak egiten badute, nik zergatik ez?

 

IKA MIZKA, Gizpukoako Foru Aldundia, hiru unibertsitateak eta GAZTEZULOren arteko elkarlanari esker gauzatzen da, eta 2018an EUSKARALDIA erronkan, elkarlan hori bistaratzeko eta indartzeko aukera ematen du.

 

Gaur zabaldu dugun erronkari esker, datozen egunotan gazteek euskaraz beteko dituzte sareak, datorren urteko lanaren erakusleiho bihurtuz.

 

Eta zu, zeren zain zaude?

Kopiatu beheko irudia

eta zabaldu sare sozialetan

#IkaMizka eta #euskaraldia traolak erabiliz!!