Euskarabilak martxan du aurtengo Ipuin Erotikoen Lehiaketa

Euskarabilak martxan du aurtengo Ipuin Erotikoen Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarabilak-martxan-du-aurtengo-ipuin-erotikoen-lehiaketa/@@download/image/201115665ipuin_erotikoak_16.jpg
2012/12/13
berria
Euskarabilak martxan du aurtengo Ipuin Erotikoen Lehiaketa
Basauriko euskaldunen elkarteak antolatzen duen 16. ekitaldi honetan parte hartzeko epea zabalik da datorren apirilaren 15era arte.

Erotismoa eta euskara eskutik helduta doaz Euskarabilak abian duen Ipuein Erotikoen Lehiaketan; horixe baita oinarri-oinarrizko baldintza: istorio erotikoak jorratzea, euskaraz.
1995ean edo lehenago jaiotako edonork parte har dezake bi eta hamar orrialde bitarteko lana –argitaratu gabea– honako helbideetako batera bidalita:

Euskarabila Elkartea
146 Posta Kutxa - 48970  Basauri

euskarabila.ipuinerotikoak@gmail.com

Ipuinak aurkeztu ahal izateko azken eguna apirilaren 15a izango da. Ondoren, lanak epaimahaiaren esku geratuko dira, Rafa Ugaldek, Yurre Ugartek eta Oier Guillanek deliberatuko baitute zein diren kontakizun onenak. Sariak maiatzaren 24an banatuko dituzte: 600€ lehenarentzat, 400€ bigarrenarentzat eta 250€ Basauriko onenarentzat.  

Ez da aukera txarra, ezta? Lehiaketaren oinarriak euskarabila.org-n daude.