Euskara eta Internetaren arteko harremanaz

Azkue Fundazioak antolatutako II. Jakintza Librearen jardunaldietan parte hartu du GAZTEZULOk. Gazteak, euskara eta Internet titulupean aritu da Igone Fernandez kazetaria.
Gaztezulo.com webgunearen bilakaera sorreratik hona bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Deustuko liburutegian elkartutakoek. GAZTEZULOk 2007 jarri zuen abian webgunea hiru helburu nagusirekin: irakurleekin harremana estutzea, artxibo zabala -musika eta zinema albisteak, elkarrizketak...- osatzea eta partaidetza bultzatzea. Ordutik beste urrats esanguratsu batzuk eman dira sarean; joan den urtetik, esatereako, Facebook eta Twitter sare sozialetan eta Zuzeu agerkari digitalean ere badago GAZTEZULO.
Iruri Knorrek (Ideateca), Iñigo Arandiak (kaixomaitia.com), Jon Ordoñezek (berriketan.info) eta Maite Goñi blogari eta euskal jakintzako sortzaileak ere eure esperientzien berri eman zuten.
Hona hemen aipuetako batzuk:
Iruri Knor (Ideateca enpresako marketing arduraduna)
-"2014an gehiago izango dira Internetera konektatuko direnak mugikorraren bitartez ordenagailuaren bidez lotuko direnak baino"
-"Interneten erosteari beldurra galdu diogu"
-"Konexioak bizkorragoak eta merkeagoak izango dira etorkizunean"
Jon Ordoñez (berriketan.info)
-"Albisteen euskarazko sare soziala da"
-"Nork bere albisteak jar ditzake: errepide jakin batean dauden ilaren berri eman dezake, Auzitegi Gorenaren erabakiak eman ditzake jakitera..."
-"Facebook eta Twitter arteko zerbait da berriketan.info-n"
-"550 pertsona erregistratuta daude egun"
Iñigo Arandia (kaixomaitia.com)
-"2007ko otsailaren 14an sortu zen, San Valentin egunarekin, eta 1.200 bisita izan zituen egun horretan"
-"2.000 laguneko tabernaren modukoa da"
-"Etxetik lasai komunikatzeko aukera ematen du, eta ukaziorako beldur gutxiago ematen du"
Maite Goñi (euskaljakintza.com, Gaurko Hitza...)
-"[Euskal Jakintzaz] Materiala sortu eta denen eskura jarri genuen sarean. Horri elkarrizketak eta kritikak gehitu genizkien".
-"[Gaurko Hitza blogaz] Egunero hitz bat aukeratu eta zenbait hizkuntzatan nola esaten den azaltzean datza".
-"Nire ustez gakoa hau da: zer egin dezakegun guk euskararen alde sarean".