Euskal zinemaren festa Lekeition

Euskal zinemaren festa Lekeition Euskal Zine Bilerak euskara hutsean egindako 31 pelikula estreinatuko ditu asteburuan; astebetez izango dira ikusgai filmak Lekeitioko Ikusgarri aretoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zinemaren-festa-lekeition/@@download/image/cartel_40_zinebilera.jpg
2017/10/10
albiste-laburra
Euskal Zine Bilerak euskara hutsean egindako 31 pelikula estreinatuko ditu asteburuan; astebetez izango dira ikusgai filmak Lekeitioko Ikusgarri aretoan.
Euskal zinemaren festa Lekeition

Hemen da Euskal Zine Bileraren zinema festa; aurtengoa urte berezia dute, 40. edizioa eskaintzera doazelako. Ospatzeko, inoizko euskal film kopuru zabalena prestatu dute: 31 euskal film amateur eta profesionalek parte hartuko dute Lekeition egingo duten  lehiaketan. Horrez gain, lehiaketaz kanpo eskainiko dute Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filma, urriaren 20an.

 

Lekeitioko Udalak urriaren 14tik 21era bitartean antolatzen du euskara hutsean egiten den zine bilera hau, eta eskainiko dituzten 31 filmetatik 8 lan profesionalak dira, eta beste 23 amateurrak. Aurtengoan, gainera, Kameratoia, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya, bilerarekin batera ospatuko dute.

 

Informazio gehiago eskuratu nahi duzu? Bisitatu Euskal Zine Bileraren programazioa.