Euskal Zinemaren Eguna!

Euskal Zinemaren Eguna! Egitasmo berria jarri du martxan EZAEk; hiru hilero burutuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zinemaren-eguna/@@download/image/euskal-zinemaren-eguna-EZAE-768x768.jpg
2018/11/14
berria
Egitasmo berria jarri du martxan EZAEk; hiru hilero burutuko dute.
Euskal Zinemaren Eguna!

Ikusle gazteak zinemara hurbildu eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkezteko helburu anbiziotsuarekin, EZAEK Euskadiko zine-aretoen elkarteak Euskal Zinemaren Eguna antolatuko du. Ekitaldia hiru hilean behin egingo dute, eta lehena azaroaren 14tik 30era bitarte antolatu dute.

Egitasmoak Euskadiko Filmategiaren eta Kimuak programaren laguntza du. Aldi bakoitzean, euskal zinemagintzan adierazle den film bat berreskuratzea dute asmoa, eta hautatutako pelikuletan lan egin duten profesionalei euren lana ikusleei aurkezteko gonbita luzatuko diete. Kimuak bildumaren zenbait alek lagunduko dituzte, gainera, saio bakoitzean programatuko diren film luzeak.

Hala, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren Acción Mutante izango da ekimen berrian proiektatuko den lehen filma. Animatu!