Euskal Zine Bilerako lehiaketa martxan!

Euskal Zine Bilerako lehiaketa martxan! Film egilea bazara, ez galdu parte hartzeko aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zine-bilerako-lehiaketa-martxan-1/@@download/image/Banner_bases-Zinebilera-42.jpg
2019/05/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Film egilea bazara, ez galdu parte hartzeko aukera!
Euskal Zine Bilerako lehiaketa martxan!

Dagoeneko izena eman dezakezu aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako lehiaketan. Edozein zinegilek parte hartu dezake, eta lanak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da. Aurreko urteko edizio berritzailearen ondoren, aurtengoan bere zutabeak sendotzen jarraituko du zine bilerak. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere 42. edizioa ospatuko du aurten azaroaren 23tik 30era bitartean. Euskara eta zinema batzen dituen jaialdiak, Euskal Herriko ikus-entzunezko sektorearen atal ezberdinak bilduko ditu, berriz ere, zinemako profesional eta zaleak biltzeko gunea eraikiz.

Euskal Zine Bilera historikoki ezaguna bada, bere baitan hartzen duen lehiaketagatik da. Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Iazko formatua mantenduz, aurten ere lehiaketa bateratua izango da, hau da, ez dira bereiziko lan profesional eta amateurrak. Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira. Eta gainera, ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari haiek emandako puntuen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea.

Sari horiek ondorengo hauek izango dira:

  • Zuzendaritza onena 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra.
  • Gidoi onena 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra.
  • Film onena 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra.
  • Ikusleen saria 750,00 € eta Zilarrezko Antzarra.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2tik irailaren 30erabitartean mantenduko da zabalik eta bere oinarriak www.zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri.

Aurkezten diren lanen artean 20 izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko eta egindako lana eskertzeko helburuarekin, azken hauen egileek 200 euroko saria jasoko dute lehiaketarako hautatuak izanagatik.

Interesaturik? Hemen dituzu parte hartzeko OINARRIAK.