Euskal Zarata Tour 09

Euskal Zarata Tour 09 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zarata-tour-09/@@download/image/200812112569euskal_zarata.jpg
2012/12/13
berria
Bizkaiko hainbat talde eta musikarik ekimen berria jarri dute abian: Euskal Zarata Tour, Euskal Herriko lasaitasuna dinamitatzeko bira! 8 musika talde underground izango dira protagonista, eta hainbat Gaztetxe eta kultur etxe izango dituzte jomuga. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, urtarriletik aurrera Euskal herri osoan zehar ibiliko dira zalaparta zabaltzen!

HC, metal, crossover, metalcore… estiloak lantzen dituzten 8 talderekin abiaraziko dute zarataz betetako erasoa. Talde bakoitzak 30-35 minutuko tartea izango du emanaldia eskaintzeko. Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira eta, batez beste, 7 orduko iraupena izango dute. Oraindik eguna zehaztu ez badute ere, urtarrilean emango zaio hasiera tourrari. Segidan dituzue, oraingoz, parte hartuko duten taldeen izenak: Requiem for belial, Ymotek, Fuego de covertura, 14 grados, A.D. , Justa Venganza, I killed my self  eta Legacy of Cain. Informazio gehiago nahi izanez gero, euskalzarata09@gmail.com helbidera idatzi besterik ez duzue.