Euskal sortzaileen arteko I. Topaketak egingo dituzte Azpeitian

Ahotsenea Sortzaileen Guneak euskal sortzaileen arteko I. Topaketak antolatu ditu datorren uztailaren 2an eta 3an. Azpeitian izango dira, eta sortzaileak elkar ezagutzeko eta beren artean gogoetak trukatzeko balio izango dute. Musikari, idazle, dantzari, aktore, bertsolari... sortzaile orori luzatu diote gonbidapena, eta izena emateko info@ahotsenea.net helbidera idatzi besterik ez duzue egin behar. Bi eguneko solasaldiak eta euskal giro paregabea topatuko dituzu, animatu!
Hainbat euskal sortzaileren eskaerari erantzunez antolatu dituzte topaketak, izan ere, politika egiteko kultura berriak aldarrikatzen diren sasoi honetan, kultura politika berriak eskatu nahi dituztela adierazi dute Ahotseneatik. Kultura ezinbestekoa dugu, baina aldiz, haien hitzetan, ez dugu kultura hartu, gorde, maitatu eta transmisioaren bidez biziraupena bermatuko dion ahaleginik jaso erakunde publiko zein alderdi politikoengandik.
Horregatik, euskaraz sortzen duten sortzaileei egin diete deialdia eraginkorrak izango diren kultura politiken inguruan hausnartu, eztabaidatu eta adosteko, eta euskal kulturaren hartzaile eta eragileek ere hurbiltzeko aukera izango dute.
Parte hartzeko, idatzi info@ahotsenea.net helbide elektronikora.
Uztailaren 2a, astelehena
10:00 - 14:00 Solasaldia honako gai honen inguruan: Egungo egoeraren diagnosia nork bere kultura adierazpidetik, norberak bizitakoak
14:00 Bazkaria
16:00 - 19:00 Goizeko solasaldiaren jarraipena
19:30 Askarako zikloaren 2. mahai ingurua: Zergatik ez da ikusgarria euskal kultura hedabideetan?
Uztailaren 3a, asteartea
10:00 - 14:00 Sortzaileok geure burua antolatu genezake? solasaldia
Sortzaileei bultzada emateko asmoz sortutako gunea da. Urtez urte, presentzia zabaldu du abenduan egiten den Durangoko Azokan, eta iaz, esaterako, bertaratu zirenen %10 inguru pasa zen Landako alboan jartzen duten karpatik. Bertan 95 aurkezpen egin zituzten orotara, hau da, 350 sortzaile igo ziren Ahotseneakoeszenatokira, nagusiki, idazle eta musikariak.

Egitaraua

Ahotsenea