Euskal Selekzioen aldeko eguna, larunbatean Zornotzan

Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (Esait) egun osoko festa antolatu du maiatzaren 14rako Zornotzan, "herri honek bere selekzio propioak izateko eskubidea" duela aldarrikatzeko.
Selekzioen Egunaren XIII. edizioa izango da larunbatean Zornotzan osapatzekoa dena. Esait taldea bera orain dela hamabost urte sortu zuten eta hasiera-hasierako helburuei eusten die oraindik: "Aldarrikapenaren eta borrokaren bidetik lortuko dugu ofizialtasuna" azaldu zuten Bilbon egindako prentsaurrekoan "herri honek bere selekzio propioak izateko eskubidea du eta euskal kirolariek eskubide osoa dute aukeratzeko zein selekziorekin lehiatu nazioartean".
Bide batez, hauteskunde kanpaina puri-purian den honetan, alderdi politikoei inplikazioa eskatu diete eta selekzioen ofizialtasunaren auzia euren agendan sar dezaten.
Hiritarrei, bestetik, Zornotzara egun osoko festan parte hartzera hurbiltzeko deia luzatu diete: "Aldarrikapenaren eta borrokaren bidetik lortuko dugu. Beraz, larunbatean Zornotzan denok dugu hitzordu garrantzitsua".
10:00. Ardi eta antzar erakustaldia.
10:30. Porrotx pailazoa.
11:00. Herri kirol erakustaldia.
12:30. Kalejira.
13:00. Ekitaldia eta ikurrinari omenaldia.
14:30. Bertso bazkaria.
17:00. Euskal Herriko II. Lasterketa Proba.
19:30. Batukada herrian.
21:00. Kontzertuak: Sarkor + Governors + Hesian.

Egitaraua