Euskal musikari buruzko liburua

Euskal musikari buruzko liburua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-musikari-buruzko-liburua/@@download/image/201110261094laukantari1.gif
2012/12/13
berria
Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal eta Ruper Ordorikari buruzko saiakera idatzi du Juan Gorostidi adituak.


Euskal musikaren ikur nagusienetarikoak izaniko lau kantari aztertzen ditu lanak. Hain zuzen ere 'Lau kantari' darama izenburutzat Pamiela argitaletxeak atera berri duen liburuak. Kantari bakoitzaren ibilbidea aztertzen da bertan, eta zenbait poeten presentziaz, irudi eta sinboloen erabileraz, une historikoetan utzitako aztarnaz, euskal musikaren bilakaeran bakoitzak ekarritako hautu artistikoaz eta hausturaz hausnarketa interesgarria eskaintzen da.