Euskal memoria historikoa errekuperatzeko asmoz, crowdfunding-a!

EDE Fundazioaren Ezagutza Zentroak eta Bakeolak Euskalmemoriala izeneko ekimena jarri dute abian euskal memoria historikoa errekuperatzeko asmoz. Proiektua aurrera eramateko, baina, laguntza ekonomikoa behar dute, eta horretarako crowdfunding sistema baliatuko dute.
Gerra Zibilean eta ondorengo diktadura aroan milaka euskaldun erbesteratu ziren Euskal Herritik, gehienak Frantziara, Espainiako errepresiotik alde egiteko. Beste asko, aldiz, Europa osoko kontzentrazio esparruetara eramanak izan ziren, eta Euskal Herrian geratu ziren senide gehienez ez zuten haien berri gehiago izan.
Arlo honetan, Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen aitortzan, aurrerapauso handiak egin dira azken aldian, bereziki, Memoria Historikoaren Legeari eta tokian tokiko omenaldiei esker. Izan ere, 70 urteko isilaldiaren ostean, jazotako gertaeren berri izan dute euskaldunek. Orain baina, erbesteratuei izen-abizenak jartzeko helburudun egitasmoa abiatu dute, Euskal Memoriala izenekoa.
EDE Fundazioaren Ezagutza Zentroak eta Bakeolak elkarlanean, erbesteratuen erroldaren arakatzea, testigantza bilketa, grabazio edizioa, material bilketa eta iturri historiografikoen ikerketa egingo dute, adituekin harremanetan.
Proiektua
Baina Euskalmemoriala lana aurrera eramateko, ezinbestekoa zaie laguntza ekonomikoa; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuaren zati bat finantzatu duen arren, egitasmoa bere osotasunean gauzatzeko baliabide gehiago behar dituzte.
Hala, crowdfunding kanpaina abiatu dute Sarean, Euskal Memoriala izenburupean aurkeztutako bideoaren bidez. Banakakoek nahiz elkarteek beren ekarpentxoa egiteko aukera dute bertan, euskal memoriaren ikerketan laguntzeko. Sartu eta emaiozu begiratu bat!