'Euskal Kultura' erakusketa kolektiboa jarri dute Gasteizen

'Euskal Kultura' erakusketa kolektiboa jarri dute Gasteizen Uztailaren 15era arte izango da Santa Barbara plazan, eta urrian Donostian zabalduko dute erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-kultura-erakusketa-kolektiboa-jarri-dute-gasteizen/@@download/image/photo1718710149-5.jpeg
2024/06/20
Uztailaren 15era arte izango da Santa Barbara plazan, eta urrian Donostian zabalduko dute erakusketa.
'Euskal Kultura' erakusketa kolektiboa jarri dute Gasteizen

Cultura Inquietak eta Iberdrolak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude Gasteizko Santa Barbara plazan, uztailaren 15era arte. Lehiaketaren helburua euskal kulturaren aberastasuna, bere folklorea, tradizioa eta nortasuna, paisaiak, kaleak, zaporeak eta ohiturak omentzea izan da.

"Euskal Herriaren nortasun propioa" islatzen duten 286 argazkik osatzen dute erakusketa. Askotariko irudiak daude: txistulari eta dantzariak, paisaiak, futbolarekin lotutakoak, gastronomia, jaiak... 

Bilbon izan zen erakusketa aurrez, eta Gasteizen egon eta gero, Donostiara joko du urriaren 1etik 31ra. Bertan, Urumea pasealekuan jarriko dute argazki-sorta.