Euskal izenen esanahiaren bila?

Euskal izenen esanahiaren bila? Aplikazio honekin ezagutuko dituzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-izenen-esanahiaren-bila/@@download/image/Captura de pantalla 2018-11-16 a las 10.40.38.png
2018/11/16
berria
Aplikazio honekin ezagutuko dituzu!
Euskal izenen esanahiaren bila?

Inoiz galdetu dizute zure izenaren esanahia? Zure seme-alabaren izenaren bila zabiltza? Zenbat pertsona daude zure izenarekin probintzia bakoitzean? Euskal izenen esanahi, datu eta estatistikak ematen dizkizun aplikazio hau interesatzen zaizu! Euskal izenak batu eta eskura ipini ditu Euskal Izendegia mugikorrerako aplikazioak.

Aplikazio honen bitartez, hainbat informazio bilatu daiteke, besteak beste, sexuen araberako izenen zerrenda edota izen aukeratuenenen esanahia eta jatorria ere. INEko datuak erabiliz, aukeratu duzun izena daramaten pertsonen kopurua ezagutu daiteke, 20 lagunek baino gehiagok baldin badute beti ere. Pertsona hauen adina ere ematen du, eta baita izenak EUSTATen duen posizioa ere. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izena izan duen bilakaera ere jasotzen du.

Eta adi; aplikazioa doan eskuratu daiteke! Hemen duzue eskuragarri.