Euskal Herriko Surf Federazioa, Nazioarteko Surf Elkarteko kide izateko bidean

Euskal Herriko Surf Federazioa, Nazioarteko Surf Elkarteko kide izateko bidean Nazioarte mailan ofizialtasuna berreskuratzen saiatuko dira; animo! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-surf-federazioa-nazioarteko-surf-elkarteko-kide-izateko-bidean/@@download/image/image.php.jpg
2018/11/13
berria
Nazioarte mailan ofizialtasuna berreskuratzen saiatuko dira; animo!
Euskal Herriko Surf Federazioa, Nazioarteko Surf Elkarteko kide izateko bidean

Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF), Eusko Jaurlaritzak lagunduta, nazioarte mailan ofizialtasuna berreskuratzeko eta Nazioarteko Surf Elkarteko-International Surfing Association (ISA) kide izateko eskari formala egin du. EHSFren ordezkariak ISAk La Jollan (Kalifornia) duen egoitzan egon dira, nazioartean aitortza ofiziala izateko eskari formala egiteko. Ekimen honen helburua da 2005. urtera arte nazioartean izan zuen aitortza berreskuratzea.

Euskal Herriko Surf Federazioko presidenteorde eta Gipuzkoako Surf Federazioako presidente den Maialen Saez eta, baita ere, Esther Castiñeria izan dira EHSFren ordezkariak bidai honetan. Haiekin izan da Eusko Jaurlaritzak AEBetan duen ordezkari Jorge Fernandez, bide horretan laguntzeko asmoz. Izapide historikoa da eta aldeko ebazpena lortuz gero, euskal selekzioa bere ordezkaritza propioarekin lehiatuko litzateke ISAk antolatzen dituen mundu mailako txapelketetan.

Euskal surfak historikoki izan duen nazioarteko bokazioaz jakitun, Eusko Jaurlaritzak bere babes osoa eskaini dio nazioartean ordezkaritza propioa izateko aldarrikapenari. Eskari honen inguruko ebazpenaren zentzua datozen hilabetetan zehaztuko da. Animo!