Euskal Herriko Neska* Gazteen topaketa izango da asteburuan

Euskal Herriko Neska* Gazteen topaketa izango da asteburuan Larunbatean eta igandean elkartuko dira Elizondon, eta hainbat gairen inguruan hausnartzeko parada izango da mahai-inguru, hitzaldi eta tailerretan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-neska-gazteen-topaketa-izango-da-asteburuan/@@download/image/topaketa.png
2021/10/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Larunbatean eta igandean elkartuko dira Elizondon, eta hainbat gairen inguruan hausnartzeko parada izango da mahai-inguru, hitzaldi eta tailerretan.
Euskal Herriko Neska* Gazteen topaketa izango da asteburuan

Euskal Herriko Neska* Gazteen (EHNG) baterajotzea izango da Elizondon larunbatean eta igandean. Euskal Herriko neska*gazte talde ezberdinen sarea da EHNG. Neska* gazte subjektu politikoa ezaugarritu eta problematika zehatzak mahaigaineratzea dute helburu, eta baita, problematikei erantzuteko, planteamendu eta egitasmo komunak garatzea ere.  

Larunbatean hasiko dute topaketa eta Pantxika Klownaren ongietorriaren ondotik, krisi anizkoitzaren inguruko eztabaida egingo dute ikuspegi feministatik. Bazkalondoren, hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta tailer egingo dituzte: ekofeminismoa; langile klasearen borrokak feminismo eta gazte ikuspegitik; zaintza lanen antolaketa kolektiborako gakoak; Konfinatu ezinezko ahotsak dokumentala eta solasaldia; Espetxea, patriarkatuaren handitze ispilua hitzaldia; hezkuntza patriarkalaz hausnartzeko tailerra; Emakume Mundu Martxak aurkeztutako dossierraren lanketa; proiektu txikitzaileen inguruko hitzaldia; trans borroka hitzaldia Josebe Iturriozekin; Euskal Herriko Bilgune Feministaren hitzaldia feminismo intersekzionalaz; Jaizkibel Konpainiaren Aurrera egin badugu dokumentala; eta Photoshop erabiltzeko oinarrizko ezagutzen tailerra. 19:00etan manifestazioa egingo dute eta gaueko hamarretan aisialdiko ekintzak izango dira: bertso-saioa, ipuin kontalaria eta kontzertuak.

Igandean, berriz, mugimenduaren oinarriez eta aurrera begirako errozkez hausnartu eta eztabaidatuko dute, eta arratsaldeko ekitaldiarekin emango diote amaiera baterajotzeari. 

Mugimenduaren edo topaketaren inguruko informazio gehiago topa daiteke euren webgunean