Euskal Herriko gatazka politikoari buruzko eztabaida antolatu du Itsasoruntz ekimenak

'Nola konpon daiteke Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa' izenburupean, eztabaida antolatu du Itsasoruntz ekimenak datorren ostiralerako martxoak 16. Edonork parte hartu ahal izango du bertan, eta solasaldiaz gain, hainbat adituren iritziak ere entzun ahal izango dituzte bertaratuek; besteak beste, EHUko irakasleek eta Lokarriko ordezkariek hartuko dute parte. Eztabaida Getxon izango da.
Itsasoruntz ekimena 2006ko urriaren 21an Algortako Portu Zaharrean hartutako konpromiso batetik eratorri da. Bertan, gatazka politikoari irtenbidea ekarriko dion prozesua abian jartzeko asmoa berretsi zuten parte hartzaileek.
Gorriz, berdez eta zurik apaindutako gezi erraldoia osatu zuten surflariek Algortako Portu Zaharreko uretan, eta geroztik antzeko hainbat topaketa eta ekitaldi antolatu izan dituzte.
Oraingoan, Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan eztabaidatzeko ate irekiko jardunaldia prestatu dute, eta interesa duen edonori bertaratzeko gonbidapena egin diote.
Aurkezpena
Itsasoruntzek azken 5 urtetan egindako ekimenen bideoa
Hitzaldiaren lehen zatia:
- Francisco Letamendia (EHU-ko irakaslea)
- Ramon Zallo (EHU-ko irakaslea)
- Paul Rios (Lokarri)
Getxorantz mugimenduari buruzko bideoa
Hitzaldiaren bigarren zatia:
- Koldo Iturbe (Getxoko kultur zinegotzia eta taldearen bozeramailea)
- Saioa Villanueva (Sopelako alkatea)
Luntxa eta solasaldia

Egitaraua